Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da

Abian da bizkaitarren talentua eta literatur sorkuntza suspertu, bultzatu eta sustatzea helburu duen Bizkaldatz Literatur Sariaren XVI. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren artean sormena eta ekoizpen literarioa sustatzea helburu duen Bizkaldatz Literatur Sariaren hamaseigarren edizioa jarri du martxan. Lanak aurkezteko epea datorren irailaren 6an amaituko da.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute hamasei urtetik gorako pertsona guztiek, baldin eta lan original eta argitaragabe bat aurkezten badute. Parte-hartzaileek, gutxienez, baldintza hauetako bat bete beharko dute:

  • Bizkaian jaioa izatea
  • Bizkaian erroldatuta egotea oinarriak argitaratzen den unean
  • oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana.

Aurreko bi edizioetako batean lehen edo bigarren saria irabazi dutenek sarituak izan ez diren modalitatean bakarrik parte hartu ahal izango dute (euskaraz edo gaztelaniaz).

XVI. BizkaIdatz Literatur Sariaren helburua bizkaitarren talentua eta literatur sorkuntza suspertu, bultzatu eta sustatzea da, baita horren zabalkundea egitea ere. Parte-hartzaileek istorio bat jarraitu beharko dute idazle batek proposatutako sarreratik abiatuta, planteatutako pertsonaiei eta egoerei leial eutsiz.

Euskarazko modalitatean, Elena Fernández Alonsok “Egizu Match” istorioa proposatzen du, hitzorduen aplikazio baten bidez lagunen bila dabilen emakume batekin hasten den kontakizuna, bere bizitza muturreko egoera batean arriskuan egongo denik imajinatu gabe. Gaztelaniazko modalitatean, berriz, Gonzalo Arranz Ayalak “Los preparadores” proposatzen du, Juleni buruzko istorio bat, abentura askoren ondoren etxera itzuli eta galduta sentitzen den bidaiaria, elkarte misteriotsu bat aurkitu arte: Prestatzaileen Eskola.

Kontakizunek gutxienez 12 orrialde eta gehienez 15 izango dituzte.