Lauaxeta fusilatu zutenetik 75. urteurrena betetzen den urte honetan Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Ohorezko Sariaz gain, Lauaxeta Poesia Saria eta Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria ere banatu ditu. Ohorezko Saria Karmele Goñi etnografoarentzat izan da euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik eta ibilbideagatik. Poesia Saria, berriz, Amaia Iturberentzat izan da ‘Eszenatokietako aztarnak hasten direnean’ lanagatik. Azkenik, Egoitz Rodriguez izan da sariduna 2012ko Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria kategorian, Zerutik sua dator dokumentaleko zuzendaritza-lanagatik.