Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak 12 eta 30 urte bitarteko gazteen artean kirol jarduera sustatzea helburu duen ‘Kirol bidean’ izeneko kanpaina jarri du martxan. Programak kirol modalitate ezberdinak ezagutzeko edo horietan lehen urratsak emateko aukera emango die gazteei ekaineko eta iraileko asteburuetan.
Guztira 474 plaza eskainiko dira. Aukeran diren jarduerak honako hauek dira: arroilak, espeleologia, parapentea, zaldi-erronka, ferrata bidea, kayak, geocaching, bizikleta+SUP/kayak, surf, itsas-kayak eta eskalada. Surf izan ezik beste jarduera guztiak Araban bertan izango dira.
Jarduerak elebidunak izango dira, baina euskararen erabilera sustatuko da. Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 12-17 urte bitartekoak talde batean eta 18 urtetik gorakoak beste batean.
Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 30era arte. Izen-ematean online edo aurrez aurre egin daitezke gizarte-etxe eta udal-kiroldegietan, edo Gazte Informazio Bulegoan.