Bilboko Udalak, hiriko kirol-talde eta -erakundeekin batera, kirolean balioak eta jardunbide egokiak sustatzea helburu duen “Kirola gara, baloreak gara” izeneko kanpaina jarri du martxan. Egitasmoak errespetua, konpromisoa eta joko garbia bezalako balioak sustatu nahi ditu kirolaren esparruan. Kanpaina berria “Bilbao Balioen Hiria“ proiektu estrategikoaren barruan garatuko da.
Esan bezala, kanpainaren xede nagusia da hirian egiten den kirolean agindu behar duten balioak zabaltzea eta sendotzea, diziplina guztietan kirol-etikaren eta jardunbide egokien garrantzia sustatuz.
Urrian zehar, hasi berri diren lehiaketa ofizialetako partidetan, Bilboko talde ezberdinetako jokalariek kanpainaren leloa duten pankartak erakutsiko dituzte. Horien argazkiak Bilbao Kirolak-en sare sozialen bidez partekatuko dira.
Kanpaina Bilboko Udalaren Udalbatzan lortutako akordio baten emaitza da.