Alemaniako Bremen Unibertsitatean egindako ikerlan batean, usainak erakarpen sexualean zein nolako eragina duen aztertu nahi izan dute. Aipatu ikerketan 273 emakumek eta 159 gizonek hartu zuten parte eta emaitzak, nolabait, bitxiak izan dira. Ikerketa taldeko buru den Ingelore Ebberfeldek emandako datuen arabera, sexualki erakargarrien diren hiru usainak honako hauek dira: lurrinik gabeko gorputz-usaina (%48), besapeetako usaina (%23) eta bularreko usaina (%21). Inkestatutakoen erdiak bere bikotekidearen usainak sexualki kitzikagarri suertatzen zaiola onartu zuen. Era berean, inkestatutakoen %45ak lurrindutako gorputzak sexualki oso erakargarri egiten zaiela onartu zuen.
Ikerketan parte hartu duten emakumeen %26a sexu harremanen ondorengo usainekin kitzikatzen da. Gizonezkoen kasuan, erakargarriagoa egiten zaie emakuezkoen genitalen usaina.
Ikerketa honen beste ondorio azpimagarri bat honakoa dugu: usain oso gogorrek kitzikapen sexuala murrizten dute.