Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, nekazari gazte berriak diruz lagunduko ditu. Guztira 3,5 milioi euro bideratuko ditu nekazaritza-ustiapen berriak zabaltzen laguntzeko.
Aipatu dirulaguntzaren xedea da nekazaritza-sektorean belaunaldi erreleboa sustatzea eta 40 urtetik beherako nekazariei laguntzea jardueraren hasieran, 37.276 euroko gehieneko laguntza ekonomikoa emanez.
Belaunaldi erreleboa
Nekazari gazteentzako sustagarri ekonomikoak belaunaldi erreleboa sustatzea, biztanleria finkatzea eta landa eremuan jarduera ekonomikoa sustatzea du helburu. Aldi berean, nekazaritza sektoreari jarraipena bermatu nahi da.
Gainera, dirulaguntza horiekin Nafarroako nekazaritza-ustiapenen lehiakortasuna ere hobetu nahi da. Modu horretan, landa-eremuan sare sozioekonomiko egonkor, dinamiko eta erakargarri bat bermatu nahi da, aukera-berdintasun eta bizi-kalitate egokiarekin.
Neurri honen bidez, nekazaritza-sektorean behar bezala prestatutako nekazariak sartzen lagundu nahi da; baita emakumeak nekazaritza-sektorean sartzea ere. Horrez gain, dibertsifikazioa, prestakuntza eta enpresen garapena erraztu nahi dira, bai eta enplegua sortu ere, eta horrekin lotuta, landa-eremuen tokiko garapena sustatu.
Laguntzak eskatzeko epea martxoaren 4an amaituko da.