Landa Kedada Handia: talentua, kultura eta tradizioa aldarrikatzeko topaketa Kuartangon

Ekitaldia irailaren 27tik 29ra izango da, eta hainbat jarduera bilduko ditu, hala nola mahai-inguruak, kontzertuak, tailerrak eta erakusketak landatartasun berria sustatzeko

Landa Kedada Handia Arabako Kuartango herrira itzuliko da irailaren 27tik 29ra, bere hirugarren edizioa ospatzeko. Arabako BIKO kooperatibak “Rural Citizen” ekimenaren bidez bultzatutako ekitaldi hau hitzordu garrantzitsua bihurtu da Estatuko landa-ekosistema eta ekintzailearentzat. Programak landa lurraldeen talentua, kultura eta tradizioa aldarrikatu nahi ditu berrikuntzaren ikuspegitik.

Topaketak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Kuartangoko Udalaren, Vital Fundazioaren eta Redeiaren babesa du, eta “Ashoka Changemakers” ekintzailetzan eta gizarte-berrikuntzan espezializatutako nazioarteko erakundearen azken ekitaldiaren egoitza izango da. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Jordi Évole, Depedro, Repsol eta Ecodes taldeetako ordezkariak eta eta Reto Demográficoko idazkari Francisco Boya izango dira.

Landa-munduari buruzko hiru jardunaldi sakon

2024ko Landa Inguruneko Kedada Handia hiru jardunaldi tematikoren inguruan egituratuko da: Talentua, Kultura eta Tradizioa. Ardatz bakoitzak publiko ezberdinak erakartzeko diseinatutako jarduerak izango ditu. Kuartango Lab esperimentazio eta ekintzailetza zentroa izango da ekitaldiaren egoitza nagusia, baina aurten aire zabaleko jarduera gehiago egitea aurreikusten da, aurreko urteko 2.300 parte-hartzaileak gainditzeko helburuarekin.

  • Talentua: Irailaren 27an, 10:00etatik 23:30era, landa-garapen zuzen, oparo eta jasangarrirako irtenbideak aztertuko da. Alkate ekintzaileak, energia kontzientea eta landa-berrikuntza bezalako gaiei buruzko mahai-inguruak izango dira, baita Sannas eta Ashoka bezalako erakundeekin tailerrak ere. Jardunaldian landa-proiektuak, sukaldaritzako lankidetza-dinamikak eta Kuartango Labeko enpresak ere aurkeztuko dira. Azkenik, Jordi Évole eta Depedroren arteko elkarrizketa izango da, baita esku-hartze artistiko eta behaketa astronomiko bat ere.
  • Kultura: Irailaren 28an, 10:00etatik 00:00etara, musika eta arteak izango dira ardatz, hiriaren eta landa-eremuaren arteko zubi gisa. Depedro, El Naán Trio, Demode Quartet eta The Allnighter taldeen kontzertuak, bideojoko tailerrak, Wikimedia, basoko bainuak, belaunaldien arteko jarduerak eta euskal idazleentzako kafe literarioak eskainiko dira. Eguna argazki espazio ibiltari batekin amaituko da.
  • Tradizioa: Irailaren 29an,  10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era, herriko tradizioari eta ohiturei eskainita egongo da, artisau-produktuen azoka, yoga, paseo botanikoa, Sarabat d ‘Aran-en kontzertua, Ipurbeltz taldearen antzezlana eta argazki-erakusketa batekin. Jardunaldi hau doakoa izango da.
Erakusketak eta jarduera osagarriak

Hiru egunetan zehar, hainbat erakusketa artistiko izango dira ikusgai. Kanpoaldean, “Buscando a Huidobro Nº15” aurkeztuko da, eta Kuartango Lab-en barruan, berriz, Nomad Studioren “Retrato Nómada”, Kuartangoko bizilagunen erretratuak. Gainera, eraikina Nacho Aranteguiren “Sinfonía Silvestre: El lienzo vivo” instalazio artistikoarekin apainduta egongo da.

Talentu eta Kultura jardunaldietarako sarrerak salgai daude prezio ezberdinekin: 29 euro Talentu jardunaldietarako, 39 euro Kultura jardunaldietarako eta 49 euro bi eguneko paserako. 12 urtetik beherakoentzat, prezioa 8 eurokoa da. Tradizioaren jardunaldia doakoa izango da.

Tiketak www.lagrankedadarural.org web orriaren bidez eros daitezke. Bertan programazioari, hizlariei, artistei, kokapenari eta ostatu-aukerei buruzko informazio zehatza ere eskaintzen da.