Lau ‘gamer’-etik batek bideo-jokoei eskaintzen dien denbora ezkutatzen die gurasoei

Estatuko gamer-en % 24k gurasoei bideo-jokoetan ematen duten denbora ezkutatzen diela onartzen du. Jarduera hori ezkutatzeko arrazoien artean daude bideo-jokoei buruz dauden estereotipoak eta aurreiritziak:

  • osasunerako txarrak (% 66),
  • burmuinerako kaltegarriak (% 31)
  • indarkeria gehiegi azaltzen dute (% 23)

Datu horiek Kasperskyk 17 herrialdetan 5.000 erabiltzaile baino gehiagoren artean egindako azterketa globaletik datoz.

Aldi berean, inkesta horren arabera, jokalarien gurasoek ere bideo-jokoen alderdi positibo batzuk baloratzen dituzte:

  • sormenaren garapena (% 43),
  • beste hizkuntzen ikaskuntza  (% 33)
  • gizarte-trebetasunen hobekuntza (% 29)

Hala ere, guraso gehienak ez dira gai beren seme-alabekin entretenimenduari horri buruz hitz egiteko.

Txostenean azaltzen denez, jokalarien ia erdiak (% 47k) uste du gurasoekiko harremana hobetuko litzatekeela haiek ere bideo-jokoetan jolastuko balira.

Segurtasuna

Aipatu azterlanean Kasperskyk horrelako aisialdian izan daitezkeen  segurtasun arazoen inguruan ere galdetu du. Gai horren inguruan Estatuko hamar jokalarietatik lauk onartu du iruzurgileekin lotura duen gorabeheraren bat izan duela. Era berean, inkestan parte hartu duten gazteen % 16 iruzurren, bideo-jokoaren baliozko objektuen (% 19) edo haien identifikazioaren (% 14) lapurreten biktima izan dira.

Azterlanean azpimarratzen denez, munduko-mailan inkestatutako gazteen % 19k jazarpenen bat jasan du jokatzen zuen bitartean. Errusian erregistratu dira mota horretako kasu gehien (% 44), eta jarraian, Turkian (% 28), Saudi Arabian (% 27) eta Estatu Batuetan (% 27).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.