Lau talde lehiatuko dira Volotea Blues Challengeko finalean

Lehiaketa Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan egingo da

Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones dira Volotea Blues Challengeko lau talde finalistak. Finala uztailaren 25ean izango da, Areatzako kioskoan. Talde bakoitzak 30 minutuko emanaldia eskainiko du 19:30etatik aurrera.

Epaimahai batek ebaluatuko ditu lau kontzertuak, eta erabakiko du talde horietako zeinek ordezkatuko duen Espainia Kroaziako Split hirian egingo den European Blues Challenge 2025 jaialdian.

Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Blues Festival uztailaren 25etik 28ra egingo da, eta doako programazioa izango du, generoko artista ezagunen kontzertuak barne. Edizio honetarako konfirmatutako artisten artean daude The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project.