LKN kaleko artistaren lana hilabetez ikusi ahal izango da Iruñeko Karlos III. Etorbidean, Entzierroaren monumentuaren parean. ‘Otoi nire alde’ izena duen erakustak artista anonimo horrek azken bost urteetan egin dituen hamabost bat lan bilduko ditu hurrengo azaroaren 24ra arte.
LKN anonimatosunetik lan egiten duen artista da eta Iruñeko kaleetan esku hartu ohi du ustekabean eta oso ohikoak ez diren agertokietan. Bere obran, Nafarroako politikan, gizartean, kirolean eta kulturan gaurkotasuna duten pertsonaiak jorratzen ditu, betiere, ironiaz eta satiraz betetako estetika batekin. Ikusgai izango diren lanen artean aurkitzen da, adibidez, Nafarroako Lehendakari María Chivite eta EH Bilduko bozeramaile ohi Bakartxo Ruiz protagonista dituen ‘Musua’ lana. Ikusgai diren beste lanen artean azpimarra daitezke Roberto Torres Osasunako jokalaria protagonista duen ‘Roberto Santua’ lana, non jokalaria Jesukristo Salvator Mundi bezala, baloi bat eskuan duela betikotua azaltzen den edo Amaia Montero abeslaria protagonista duen lana, ‘Pop-musikaren erregina’ izenburupean Andre Maria Erregina bezala irudikatua.
LKN artistaren lanetan azaltzen diren beste pertsonaia ezagunak dira, adibidez, Nico Williams futbol jokalaria ‘Jatorriak’ lanean edo Clara Galle aktorea ‘Argia eta garbia’ lanean.
Erakusketa espaloian izango da eta, horrela, oinezkoek zuzenean elkarreragin ahal izango dute lan horiekin.