Apple-k bere ordenagailuetarako sistema eragile berria uda aldean kaleratuko duela iragarri du. Sistema eragile berrialer izena Mac OS X Lion izango da, aurreko Snow Leopard atzean utziz. Appleetik adierazi dutenez, sistema eragile berri honetan iPad-ekin lortutako esperientzia barneratu dute eta hau, Mission Control delakoan islatuko da. Honi esker, martxan diren aplikazio guztien ikuspegi bateratua izango dugu gure ordenagailuetan. LaunchPad delakoarekin berriz, instalatutako aplikazio guztiak ikusi ahal izango dira. Bestelako berrikuntza aipagarriak dira: Mail diseinu berria, AirDrop (mac artxiboak gabe inolako konfiguraziorik gabe partekatzeko), Versions (gordetako artxiboen bertsioak berreskuratzeko) edo Lion Server (gure ordenagailua serbidore bilakatzeko).