Magia Gasteizera itzuliko da irailean

Magiaren Nazioarteko Jaialdiak bere XXXV. edizioa ospatuko du mundu osotik etorritako 35 magiako profesionalekin

Datorren irailaren 11tik 17ra bitartean ospatuko den Gasteizko Magialdiaren XXXV. edizioari esker Arabako hiriburua magiaren hiriburua ere izango da beste behin. Aurtengoa aipatu magia jaialdiaren XXXV. edizioa izango da eta mundu osotik etorritako magiako profesional kopuru izango da Gasteizen. Espresuki Magialdian parte hartzeko etorriko diren artistak dira eta, hortaz, jaialdi honetan bakarrik gozatu ahal izango da artista horietaz.

Mundu osotik

Ezagutzera eman diren magia profesionalen zerrendan, besteak beste, honako hauek aurki daitezke: Armando Lucero (Estatu Batuak); Soy Rada, Michel, Christian Miró, Iñaki Zabaletta, Hernan Macagno eta Ignacio López (Argentina); Aurelio Paviato, Giancarlo Scalia, Gianfranco Preverino eta Giovix (Italia); Young Min (Hego Korea); Adrien Quillien eta Aegon (Frantzia); Ondrej Psenicka (Txekiar Errepublika); Shimpei eta Jonio (Japonia); Gisell (Peru); Ben Daggers (Ingalaterra); Alain Simonov (Brasil); eta, Karim, Woody Aragón, Gonzalo Albiñana, Luis Martínez, Juán Colás, Miguel Ángel Gea, Isaac Jurado, Jordi Camí, Joshua Kennet, Miguel Gómez, Asier Kidam, David Navares, Peio Rivas, Alexku eta Dala Illusions (Espainia).

Gainera, urtero bezala, Estatuko eta beste herrialde batzuetako 500 biltzarkide inguru bilduko dira Europako Biltzar Jauregian eskainiko den programa profesionalean parte hartzeko.

Programazioa

Programazioari dagokionez, ekitaldi gehienak publiko orokorrari zuzenduta egongo dira eta doakoak izango dira: jarduerak Ignacio Aldecoa Liburutegian, ikasleentzako magia, magia erakusleihoetan, galak, Kaleko magia, zineforuma, hitzaldiak ikusleentzat, ikuskizunak BIBAT museoan, neska-mutilentzat magia-tailerrak, magia-ibilbideak erdigune historikoan zehar, magia-ikuskizun bat Katedraleko atarian, OFF Jaialdia, Eco Magia Atarian… Profesionalentzako ekitaldi esklusiboak, berriz, honako hauek dira: hitzaldiak, liburu aurkezpenak, Azoka Magikoa eta hirira bisita kulturalak.