Australiar zientzilari batzuek Pazifikoan izan behar zuen irla bat mapetan soilik existitzen dela aurkitu dute. Uharte hau, munduan diren mapa gehienetan azaltzen da eta Australia eta Kaledonia Berria bitartean aurkitu beharko litzateke; bere izena Sandy da eta Google Earthen ere ikus daiteke.
Maria Seton geologoa buru zuen zientzilari talde batek aurkitu du akatsa. Koral Itsasoan ikerketa lan bat burutzen ari zirelarik mapetan uharte handi bat izan behar zuen tokian itsaso zabalean aurkitzen zirela ikusi zuten zientzilariek.
Antza denez, munduko mapa gehienak datu banku batetik egiten dira eta hor izan daiteke akatsa.