Mugikorra komunean erabiltzea garesti izan daiteke

Mugikorra komunetik behera joaten bazaizu, hobe da gauzak bere baitan uztea. Eta bestela galde iezaiozue Lu Lei txinatarrari. Txinan komunak beste era batekoak omen dira eta objektuak berreskuratzea zaila izan daiteke.
Komunean zegoenean mezu bat bidaltzen hasi zen eta mugikorra komunetik behera erori zitzaion. Mugikorra berreskuratzen saiatu zen eta eskua zulotik sartu zuen, baina ohartu zenerako besoa trabaturik zuen eta ezin atera. Hasieran besoa ateratzen saiatu zen, baina lortzen ez zuela ikusita, laguntza eskatu behar izan zuen. Komunean giltzapeturik zegoenez, suhiltzaileek kabina hautsi behar izan zuten neska ateratzeko lekurik izateko. 8 orduz egon ziren profesionalak neskaren besoa ateratzen. Azkenean, usain txarrak zirela eta, Lu Lei ondoezik egon zen. Ez zen gutxiagorako
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.