Britain Handian den Draughton herriko biztanleek nekazal zerbitzuen murrizketen kontra protesta egiteko elikagai denda bat ireki berri dute erabiltzen ez den telefono kabina batean. Aipatu dendan, besteak beste, esnea, sandwitxak edota egunkariak aurki daitezke. Dendak zintzotasunaren printzipioaren pean funtzionatzen du. Horrela, dendaririk ez badago ere, erosleek hartutako produktuen arabera diru kopuru bat uzten dute.
North York kondaduan den herri hau oinarrizko zerbitzurik gabe geratu zen 2008an posta bulegoa itxi ondoren. Skiptoneko dendari batek egunkariak eta zenbait elikagai bidaltzen jarraitu zuen, baina egoera onartezina zelakoan, biztanleek ekimen hau aurrera ateratzea erabaki zuten eta aipatu kabina libra baten truke erosi zuten.