Munduko gizonik zaharrena hil da

Salustiano Sánchez Blázquez espainiarra 112 urte eta 99 egun zituelarik hil da New Yorken. Salustiano izan da, Guinness liburuaren arabera, uztailetik irailera arte munduan izan den gizonik zaharrena. Salamancako El Tejado de Béjar-en jaio zen Sánchez 1901eko ekainaren 8an eta 17 urterekin Kubara joan zen azukre landetan lan egitera. Bi urte beranduago, Estatu Batuetara joan zen ikatz mehategietan lan egitera. Han ezkondu eta bere bizitza osoa eman du espainiar honek eta familia zabala izatea lortu zuen: zazpi iloba, hamabost biloba eta bost hereniloba. Sánchezek berak azaldu zuenez, bere adina lortzeko sekretua egunero jaten zuen platanoan eta zituen minak arintzeko hartzen zituen analgesikoetan aurkitzen da.

Salustianoren heriotza ondoren, Arturo Licata italiarra da, 111 urterekin, munduko gizonik zaharrena. Munduko emakumerik zaharrena, berriz, 115 urteko Misao Okawa japoniarra dugu.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.