Nafarroako Gazteriaren Institutuak 30.000 euro bideratuko ditu 2021eko Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileetara

Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileetara proposamenak aurkezteko epea zabalik izango da datorren martxoaren 14ra arte. Egitasmo horrekin, Nafarroako Gazteria Institutuak (INJ/NGI) gazteak inplikatu nahi ditu proiektu baten garapen-maila guztietan, hots, hasierako definizio prozesutik amaierako ebaluazio prozesura arte.

NGIk, guztira, 30.000 euro bideratuko ditu aukeratuak diren egitasmoak gartzen laguntzeko. Horiek, izaera soziala izan beharko dute eta gazteei zuzenduko zaizkie.

Deialdian Nafarroako Foru Erkidegoan erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteez gain, Nafarroan erregistratuta eta gazteria arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek parte har dezakete.

Esan bezala, aurkezten diren egitasmoek izaera soziala izan beharko dute eta gazteei zuzenduko zaizkie. Aldi berean, parte-hartzearekin, formakuntzarekin, kulturarekin, berdintasunarekin edo gizarteratzearekin harremana izan beharko dute. Proposamenak NGIren webgunean aurkez daitezke eta bertan programaren oinarriak eta informazio guztia aurki daiteke.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.