Hamahiru hautagaitza lehiatuko dira Nafarroako Talentu Artistikoaren Sustapena saria lortzeko

Saria lortu ahal duten hautagaiak antzerkia, musika, zinema, diseinua, ondarea edo dantza bezalako diziplinetan aritzen diren 30 urtetik beherako gazteak dira

Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea erakundeak Nafarroako Talentu Artistikoaren Sustapena saria irabazteko aukera izango duten hamahiru hautagaitzak eman ditu ezagutzera. Sari horren xedea da kulturaren arlo ezberdinetan lan egiten duten 30 urtetik beherako gazteen lana aintzatestea. Aurtengoa aipatu sariaren hirugarren edizioa da.

Aurtengo saria irabazteko lehiatuko diren gazteak honako hauek dira: Massil Allache, Sayoa Belarra, Riart Company, Sergio Eslava, Sofía Esparza, Itxaso Loinaz, Chill Mafia, Nahikari Oloriz, Edurne Pena, Pablo Sánchez, Andrés J. Sanz, Taupadak eta Yago Vaillo. Hautagaitza horiek hainbat diziplina kultural ordezkatzen dituzte, hala nola, antzerkia, musika, diseinua, ondarea, dantza eta zinema. Kultura eta Kirola Sailak irabazle suertatzen den egitasmo kulturala programatuko du 2023. urtean.

Saria

Talentu Artistikoaren Sustapena sariaren xedea da Nafarroako kultura arloan lan egiten duten gazte ekintzaileen ibilbidea sustatzea eta laguntzea. Gainera, sariak Nafarroan susperraldian den talentua profesionalizatzeko eta gazte horiek egiten duten lanari agerikotasuna emateko balio du. Aurreko bi edizioetako irabazleak Iván Carmona musikaria (2020) eta Martxel Rodríguez dantzaria (2021) izan dira.

Aurtengo edizioan epaimahaia Vianako Printzea erakundeko zuzendari orokor Ignacio Apezteguíak, Kultura Saileko hiru zuzendaritzako arduradunek (Museoak, Kultur Ekintza eta Artxiboen eta dokumentu-ondarea) eta Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko hiru kidek osatuko dute.