Gizon eta emakumezkoen arteko sexu-harremanetan misiolaria dugu, seguruenik, jarrerarik edo posiziorik ezagunena. Jende askorentzat, gainera, derrigorrezko posizioa da, naturalena. Posizio horretan bikotekideak aurrez aurre jartzen dira eta, horrela, elkar musukatzeko aukera dute. Antza denez, espainiar misiolariak Amerikara iritsi zirenean, bertakoen artean ohikoa omen zen sexu harremanak lau hanketan izatea, hots, txakurraren posizioa izenarekin ezagutzen den posizioan, hain zuzen ere. Hori ikusita, misiolariek naturaltzat eta moralki egokitzat jotzen zuten posizioa erabiltzera ‘animatzen’ zituzten bertakoak eta hortik posizio horren izena.