Bilboko Udalak Zabalgunean artea eta merkataritza uztartzen dituen ‘Oinezkoen Artea’ izeneko proiektu berria jarri du martxan. Urrian zehar, hiriguneko 22 saltokik hiriarekin nolabaiteko harremana duten 17 artistaren lanak ikusteko aukera eskainiko diete herritarrei. Ekimenak sorkuntza artistikoa hiriko kaleetara hurbiltzea du helburu.
Erakusketan parte hartzen duten establezimenduen erakusleihoak eskultura eta biniloekin apaindu dira. Horez gain Zabalgune Plazaren inguruan apainduta dauden 8 edukiontzi ere kokatu dira. Horiek guztiak ikusteko doako bisita gidatuak programatu dira hileko ostegun guztietan, 18:00etatik 20:00etara. Bisita horietan Eduardo Sourrouille, Ignacio Goitia eta Arantxa Vidal artistek bertaratzen direnei lagunduko diete ikusgai dauden artelanak ulertzen. Parte hartzeko, izena eman behar da Udalak emandako posta elektronikoaren bidez.
Oinezkoen Artea
Esku-hartze artistikoak Zabalgune osoan zehar banatzen dira. Ekimen honen lehen edizioan parte hartu duten artistak honako hauek dira: Marta Zelaia, Ignacio Goitia, Miriam Ocariz, Bernardo Aja, Joaquín Martínez Cano, Mauro Curti, Eduardo Sourrouille, Matxalen Krug, Juan Díaz, Rut Olabarri, Elssie Ansareo, Manuel Álvarez Diestro, Juan Manuel Rodríguez, Lau Rodríguez, Guillermo de Foucault, Bubi Canal eta Begoña Zubero.
Artelanak hartzen dituzten saltokiak, berriz, honako hauek dira:Landa kristaldegia, Engel & Volkers, Pinocchio, Moiqut, Esiete Interiorismo, Shimai, Gárate arrandegia, Alonso zapata-denda, Inchaustegui labana-denda, Barbour, El Arratiano/Confituras Goya, Flores Retama, The Closet, Persuade, Lumbreras Aguirre farmazia, Lollypop, B Travel, Falstaff, Bilbao Gandarias loradenda, Alaine Bermejo ile-apaindegia, Cynthia Rodríguez ile-apaindegia eta Asua Berri okindegia.
Aldi berean, Zabalguneko eraikinak hiriko marrazkien erakusketa bat hartzen du. Erakusketa horretan, saltokiak apaintzen dituzten esku-hartze artistikoak bildu ditu Dibujatolrato kolektiboak. Proiektu honen helburua da hiri-inguruneari balioa ematea, eta joan den irailaren 30ean gauzatu zen, parte hartzen duten lokalen inguruko kaleetan.