Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatzen da. Aurtengo edizioan, adingabeen osasun mentala izan da egun horren ardatz nagusia. Izan ere, ikerketa ezberdinek agerian utzi dutenez, bereziki pandemia eta itxialdiaren eraginez, adingabeen osasun mentala nabarmen okerragotu da. Adibidez, 10 eta 19 urte bitarteko hamar gaztetik zazpik osasun mentaleko arazoren bat du. Esan bezala, pandemiak ez dio mesede egin gazteen osasun mentalari eta itxialdiaren ondorioz adingabeek dituzten nahasmenduek % 47an egin dute gora.
Gazteen osasun mentalarekin harremana duten zenbait alderdiren inguruan argibideak eman nahian, Gasteizko Udalak hiru liburuxka argitaratu ditu. Aipatu liburuxka horien xedea da elikadura-jokabidearekin, depresioarekin eta suizidioari aurrea hartzearekin zerikusia duten nahasmenduak antzematea. Liburuxkak paperean zein formatu digitalean argitaratuko dira. Paperezko liburuxkak Landatxo gizarte-etxean den gazteentzako aholkularitza psikologikorako zerbitzuan lor daitezke. Bertsio digitalak berriz, Udalaren webgunean eskura daitezke edo beherako aurki daitezkeen esteketan.
Liburuxka horietan, modu errazean horrelako nahasmenduak antzemateko argibideak eskaintzen dira. Gainera, horrelako egoera baten aurrean izanez gero, horiei aurre egiteko gomendioak ere eskaintzen dira.
Depresioaren inguruko liburuxka