Uztailaren 14tik Pablo Milicua artistaren “Milicua Museum” izenburuan duen atzera begirako erakusketa ikus daiteke Montehermosoko Ur Biltegian. Artista bizkaitarraren erakusketa datorren urriaren 1era arte bisitatu ahal izango da.
1960an Bilbon jaiotako Pablo Milicua artistaren lanaren atzera begirako sakona da erakusketa. 1973. urteaz geroztik, Milicua pinturan pinturan aritu da. Bere hastapenetan bilbotarrak Salvador Dalí, Pop Artea eta komikien eragina izan zuen.
1986tik 2003ra bitartean Milicua Gasteizen bizi izan zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, bere ikuspegi artistikoa objektiboagoa eta eskultorikoagoa bihurtu zen, bere mosaiko eta metaketa lanei bide emanez.
Milicuaren lana material esanguratsuak biltzeko prozesu batean oinarritzen da. Ondoren, material horiek egitura narratiboetan berrantolatzen dira mihiztatze- eta collage-tekniken bidez.
Erakusketa
Erakusketak elkarri lotutako hiru elementu uztartzen ditu:
- Milicua Museum: artistaren irudia osatzen duten souvenir eta oroitzapenetatik abiatutako autorretratua.
- Gatz Estatua: Milicuaren ibilbidea errepasatzen duten obren hautaketa, eskultura-objektuei eta collage piktorikoei arreta berezia eskainiz.
- Barne-itsasoa: aurkitutako eta bildumatutako objektuen instalazio bat, lurralde edo paisaia autobiografiko bat eraikitzen duena.
“Milicua Museum”-ek lurralde mental eta sortzaile baten ikuspegia eskaintzen du, aldi berean mikroipuin sare batez osatuta dauden obrekin eraikia. Obra horiek buru-hausgarri are handiago baten pieza gisa funtzionatzen dute, mende erdiko bizitza modu objektiboan hilezkortzen duen museo iragankor bat sortuz.