Paula Huarteren ‘Lágrimas de cocodrilo’ erakusketa

Proiektu hau Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian hautatutako lau proiektuetako bat da.

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Paula Huarte artistaren ‘Lágrimas de cocodrilo’ erakusketa hartuko du datorren irailaren 15era bitartean. Artista nafarraren erakusketa Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian aukeratutako azken proiektua da.

Huarteren lanak egunerokotasunaren, ezohikoaren eta arrotzaren arteko aurkakotasuna aztertzen du, errealaren eta ez-errealaren artean fluktuatzen duen narratiba sortuz. Pertsona garaikideen izaera aztertzen du, identitate indibidual eta kolektiboaren konplexutasunari buruz hausnartuz. Artistak gizabanakoaren, bertan bizi den espazioaren eta haren inguruko objektuen arteko harremana ikertzen du, ilustrazioa, onirikoa, kitsch-a eta haurren mundua bere iruditerian integratuz.

Erakusketa

Proiektu hau Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian hautatutako lau proiektuetako bat da. Ekimen honek tokiko artisten proiektuen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen du, arte-praktika garaikidean hizkuntza eta diskurtso berriak sustatuz. Hautatutako proiektuek 6.600 euroko laguntza ekonomikoa jasotzen dute proiektua garatu ahal izateko, eta kultur zentroko giza baliabideak eta baliabide teknikoak ere erabili ahal dituzte. Horrez gain, erakusketaren katalogo bat ere argitaratzen da. Deialdiaren edizio honetan, guztira, 62 proiektu aurkeztu ziren.

Hau ez da Paula Huartek Montehermoso Kulturunean egiten duen lehen erakusketa. izan ere, 2022an “Azkena parkean” lana izan zen ikusgai bertan. Huarte Artean graduatu zen UPV/EHUn, eta Inprimaketa Grafikoko Baliabideetan, Ilustrazioan eta Akuinazio Artistikoan masterra osatu zuen Real Casa de Moneda y Timbre/FNMTn (Madril). Zeramika, Artea eta Funtzioa masterra ere egin zuen UPV/EHUn. Bere lanak grabatua, ilustrazioa eta zeramika uztartzen ditu, mezu kohesibo eta zehatzak transmititzeko integratuz.

Artista hainbat deialditan hautatu dute, hala nola FIG Bilbao 2019ko Open Portfolio VI. edizioan eta Mazoka Marrazki eta Ilustrazio Jaialdiaren VI. edizioan. Bertan, Bekikasle Laboral Kutxa Mazoka beka lortu zuen 2020an. Bere pieza batzuk Bizkaiko Batzar Nagusien bildumakoak dira eta BASE Bilbao arte galerian ikus daitezke.