Pilula urdina gazteentzat

Ikertzaileek erekzioa lortzeko edo erekzioari eusteko zailtasuna dutenei konponbidea ematen dien Viagra (Sildenafiloko zitratoa) pilula merkaturatu zutenean, seguruenik, gizon helduak izango zituzten buruan. Hala ere, datuen arabera, gero eta gehiago dira pilula urdina kontsumitzen duten gazteak. Ikerketa baten arabera, Viagra kontsumitzaileen % 20 inguru 20 urtetik beherako gazteak dira. Antza denez, mutil gazte asko sexu-harremanetan neurria emango ez dutenaren beldur dira eta, nolabaiteko ‘arrakasta’ bermatzeko, Viagrara jotzen dute. Adituen ustez, horrek arazoak ekar diezazkieke gazte horiei, naturala izan beharko lukeen zerbait lortzeko botika batera jotzen dutelako. Hainbat kasutan, gazteek Viagra hartu behar izaten dute alkoholaren edo drogen efektu depresorea gainditzeko. Hala ere, sildenafila eta alkohola edo drogak nahasteak albo-efektu negatiboak izan ditzake, adibidez, buruko min handiak edo takikardiak. Adituen esanetan albo-efektu horiek txikiagoak izan ohi dira gazteen kasuan, baina menpekotasun psikologiko bat sor liteke. Izan ere, Viagra erabili duten gazte askok ondoren zailtasunak izan ditzakete behar bezalako erekzioak lortzeko pilularik gabe. Boston Medical Groupek duela zenbait urte egin zuen ikerketa baten arabera, adibidez, jada, erekzioaren disfuntzioren bat duten gazteen kopurua nabarmen hazi da.

Printzipioz, Viagra erosteko errezeta behar da, baina Interneten ez da halakorik behar eta, gainera, bertan askoz merkeago lor daitezke. Dena den, Osasunaren Munduko Erakundeak azpimarratzen duenez, Internet bidez saltzen diren botiken erdia baino gehiago faltsua da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.