Belgikako, Danimarkako eta Erresuma Batuko 3.267 gizonekin egin den ikerketa baten arabera, eduki pornografiko gehiegi ikusteak erekzio-funtzio okerragoa izatea eragin dezake eta, ondorioz, sexu-harremanak okertzeko arriskua ere ekar lezake. Gainera, horrelako edukien gehiegizko kontsumoa sexu ‘normalarekin’ den asebetetze falta handiagoarekin ere lotzen da.
Azterlana gizonei bakarrik zuzendutako galdetegi batean oinarritu da. Bertan, masturbazioari, pornografia ikusteko maiztasunari eta beste pertsonekin dituzten sexu-harremanei buruzko galderak jasotzen ziren. Azterlanaren xedea izan da sexualki aktiboak diren gizonengan eduki pornografikoen kontsumoak duen eragina aztertzea.
Oro har, gizonek eduki pornografikoak ikusteko joera handia dute: batez beste, 70 minutu astean, normalean 5-15 minutu aldian behin
Txostenean jasotzen denez, gizonek, batez beste, eduki pornografiko asko ikusteko joera dute: astero 70 minutu inguru eta, normalean, 5-15 minutu aldian behin.
Ikerketan parte hartu duten 35 urtetik beherako gizonen ia laurden batek (% 23) bikotearekin sexu-harremanak izatean zutitzearen disfuntzioren bat izan duela azaldu du. Ikertzaileek azaldu dutenez, kopuru hori espero zutena baino altuagoa da eta, gainera, egiaztatu zuten erlazio zuzena dagoela disfuntzio horien eta eduki-mota hori kontsumitzen ematen den denboraren artean. Ondorioak galdetegi bakar batean oinarrituta badaude ere, ikertzaileak ziur daude, laginaren tamaina dela eta, emaitzak nahiko fidagarriak direla.
Ikertzaileen ustez, pornografiak sexua ikusteko dugun modua baldintzatzen du. Inkestatuen % 35arentzat pornoa ikustea benetako harremanak izatea baino kitzikagarriagoa da. Etorkizunean emakumeen artean antzeko azterlana egitekoa asmoa dagoela iragarri dute ikertzaileek.