Errusiako Bashkiria errepublikan bizi den 80 urteko atso batek, bere anaiak 1941an bidalitako gutun bat jaso berri du azken egun hauetan. Antza denez, anaia, nazien kontrako gudan frontetik bidali zuen aipatu gutuna, baina naziek gutuna eskuratu eta, ezezaguna den ibilbidea egin ondoren, 60 urte baino gehiago eman ditu museo batean.
1941an, Sobietarrek Alemaniaren erasoa oztopatzeko nahikoa zailtasunak zituzten. Hitlerren urrezko egunak ziren eta Alemania garaitezina zirudien. Ekialdeko frontean, sobietarrak nazien aurrerapen azkarra frenatu nahi zuten. Frontean milaka soldadu ziren. Hauetako batek, Ramazán Ayúpovek, bera arreba Vakika Ayúpovari gutun bat bidaltzea erabaki zuen. Gudan izanda, ziurrenik Ramazanek ez zuen espero gutuna berehala iritsiko zenik, baina ezta 70 urte beranduago iritsiko zenik ere.
Orain jakin ahal izan den bezala, Alemaniako espioitza taldeak sobietar soldaduek bidalitako hainbat gutun eskuratu ahal izan zituzten. Gutun hauek guztiak, Austriara bidali eta hainbat urtez, mundu osoko museo desberdinetan sakabanaturik izan dira.
Errusiako posta zerbitzuko ordezkaria den Ígor Mandríkinek adierazi duen bezala, Austriak Ayupov soldaduaren gutuna bezalako beste berrehun gutun inguru ditu.