Seriesland websailen jaialdiko aurtengo edizioak 120 lan eskainiko ditu

Serieslandek, Websailen Bilboko Nazioarteko Jaialdiak, bere VII. edizioa ospatuko du urriaren 18tik 23ra bitartean eta lau kontinentetako 30 bat herrialdetako 120 lan izango dira lehian sail ofizialean eta bestelako sail espezifikoetan: sorkuntza independentea, fikziozkoa ez den saila, aurrerakinen lehiaketa eta euskal sorkuntzarako gunea.

Jaialdiaren atariko gisa, aurten berrikuntza garrantzitsu bat izango da: Seriesland Xpress lehiaketa. Sail berri horren xede nagusia da etorkizuneko talentuak engaiatzea eta motibatzea eta, horretarako, erronka bat gainditu behar dute: 48 orduan websail hipotetiko baten gezurrezko trailerra filmatzea. Guztira 1.000 euro batzen duten hiru sari banatuko dira eta horietako bat Instagramen ‘atsegin’ gehien lortzen duen lanak irabaziko du. Irabazleak Bilborocken izango den jaialdiaren hasiera-ekitaldian ezagutzera emango dira urriaren 18an.

Doako hainbat saio

Bilborock Aretoa iznago da, hain zuzen, jaialdiaren egoitza nagusia; baina ez bakarra. Adibidez, sari-banaketa ekitaldia Guggenheim Museoan izango da eta Bilboko hainbat gunetan jarduera ezberdinak izango dira. Izan ere, jaialdiak doako hainbat saio eskainiko ditu websailetan interesa duten horientzat guztientzat.

Bilboko Websailen Nazioarteko Jaialdia, ohiko jaialdi bat izateaz gain, eduki digitalen nazioarteko merkatua eta eta sektorean puntan dabiltzan enpresen topagune ere bada. Horrela, jaialdira gerturatzen diren horiek mintzaldiak, hizketaldi espezializatuak eta networking saioak ikusteko aukera ere izango dute. Eta bertaratu ezin diren horiek jarduera horiek guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte.

Kartela

Aurreko urteetako ildoan, aurtengo kartela ‘The Boys’ saila omenduko du. Aurreko urteetan “Tronuen dema” eta “Izarretako Gerra” filmen parodiak egin ziren.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.