Amodioak edo maitasunak hainbat aldaketa eragin ditzake pertsona batengan. Horietako batzuk onak izan daitezke, baina beste batzuk, aldiz, ez hain onak. Gure artean, harreman sexualen eta amodioaren artean lotura estua dago. Izan ere, maite ditugun pertsona horiekin izan ohi ditugu sexu-harremanak. Baina, posible al da sexu-harremanak izatea inolako maitasun-loturarik sortu gabe? Hori da, hain zuzen ere, harreman egonkorra ez duten pertsona gehienek bere buruari egiten dioten galdera.
Sexuaz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaigun lehen ideia harreman horrek eragiten digun gozamena izaten da. Baina sexu-harremanak sexu-plazera baino zerbait gehiago dira; harreman sexualak ez dira une bakar batera mugatzen. Harreman sexualetan gure burua garen bezala azaltzen dugu, biluzik, eta egunerokotasunean eramaten dugun pisu guztia ohean erakusten da. Horregatik, ia ezinezkoa da pertsona berarekin harreman sexual jarraiak izatea tartean emozioak sartu gabe.
Noizbehinkako harremanak mantentzen badituzu pertsona ez oso ezagun batekin, horrek ez du amodioarekiko duzun ikuspegia aldatuko. Hala ere, harreman horiek errepikatzen hasten badira, normalean, emozioak azaltzen hasiko dira. Agian, hasieran, ez zara konturatuko, baina denborak aurrera egin ahala, pertsona maitemindu batek izan ditzakeen jelosia bezalako sentimenduak azal daitezke.
Gainera, orgasmoarekin batera oxitozina izeneko substantzia askatzen da. Oxitozinak konfiantza, loturak eta amodioari mesede egiten dioten bestelako faktoreak errazten ditu. Hala ere, sexu harremanak onak ez direnean posible da amodio sentimenduak ez azaltzea. Gogoratu sexua komunikazioa ere badela eta, ondorioz, beste pertsonarekin konektatzea lortuz gero sexua ezin hobea izango da.
Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo