Sexu-harremanak ez izateko aitzakiak

Estatu Batuetako Medikuntza Unibertsitate-Eskolak egindako ikerketa baten arabera sexuak buruko mina ken lezake

Sexua praktikatzea atseginez hartu ohi den jarduera izan arren, ez da beti harreman sexualak edukitzeko gogoa izaten. Bikotekideren batek sexu-harremanak izateko grina badu, baina besteak besteak ez, egoera ez oso atseginak gerta daitezke.

Sarritan uste ohi da emkumeak direla sexu-desira gutxiago dutenak. Horrela, ‘buruko min naiz’ bezalako aitzakiak klasikoak bihurtu dira. Dena den, gizonezkoen kasuan ere aitzakiak bilatzeko kasuak edo momentuak ere izaten dira. Izan ere, ‘Excuse’ txostenaren arabera, gizonek ere sexu-harremanak ez izateko aitzakiak jartzen dituzte.

Gure bikotekidearekin sexu-harremanak izan nahi ez ditugunean, benetako arrazoia eman beharrean, aitzakietara jotzen dugu. Horien artean, seguruenik, ezagunenetakoa bat jada aipatu dugun ‘buruko min naiz’. Normalean aitzakia hori emakumeek jartzen dutela uste da, baina gizonek ere ‘irtenbide’ horretara jotzen dute.

Orain arte aitzakia hori erabiltzea trikimailu ona izan da, baina, hemendik aurrera, aitzakia hori erabili nahi bada kontu handiz ibili beharko dugu. Izan ere, Estatu Batuetako Medikuntza Unibertsitate-Eskolak egindako ikerketa baten arabera, sexu-harremanak izateak, hainbat kasutan, buruko mina kentzen laguntzen du. Ikertzaileek buruko mina dutenek desio sexual maila altuagoak dituztela ikusi dute. Haiek aipatutako beste ondorio bat orgasmoa bi aspirinen baliokidea dela da.

Normalean jartzen ohi diren beste aitzakietatik aipagarrienetakoa etxean diren seme-alabek zeozer entzun dezaketela da. Psikologoen esanetan, gurasoek ezin diete haurrei harreman sexualak izaten dituztela ezkutatu. Ez dute ezer ez ikusi behar baina beste hitzetan azaldu egin behar zaie bikoteak ohean bakarrik ez dela lo egiten.

Gizonek jartzen dituzten aitzakiak

Arestian aipatu bezala, gizonek ere aitzakiak ematen dituzte harremanak sahiestearren. Aitzakia nagusienak besteak beste, nekea, antsietatea eta alkohola dira.

EXCUSE txostena egiteko, estatuko 1.050 pertsona elkarrizketatu dira eta horietatik erdia neskak eta beste erdia mutilak izan dira. Bertan gizonen %30ek sexu harremanak ez izateko aitzakiak jartzen dituztela nabarmendu daiteke. Horietatik %54k nekatuta egoteagatik sexu harremanak izatea ekiditen ditu, %35k estresatuta egoteagatik, beste %35a antsietatea izateagatik, %20 alkohola hartu izanagatik eta %10 arazo ekonomikoengatik.

Badira beste hainbat aitzakia, hala nola, asko jan izana (%8) edota zale duen futbol taldea galdu izana (%8).

Hala eta guztiz ere, gizonezkoen kasuan, aitzakiak ezartzea beste arazo bat ezkutatzen du, zutitzearen disfuntzioa alegia. Kasu hauetan, gizonak espezialistara joateko aitzakiak jartzen ditu, estresa azpimarragarrienetarikoa izanik.

Txostenak aurkezten dituen ondorioetatik, agerikoa da gizonak disfuntzioa duenean hobe duela medikuarengana jotzea arazoa tratatzen ez bada okerreruntz joan daitekelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.