Soldata eta lan-giroa, euskal  gazteen lan-lehentasunak

Ordutegia eta egutegia, egonkortasuna eta, lanaren edukiekiko interesa dira gehien aipatzen diren beste aldagaiak.

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Gazteen Euskal Behatokiak egindako ‘Euskadiko Gazteen Diagnostikoa‘ txostenak agerian utzi duenez, soldata da euskal gazteentzat lan idealaren ezaugarri balioetsiena. Gazteen % 49,4k ordainsaria jotzen du lehentasunezko alderditzat, nahiz eta ehuneko hori murriztu egin den 2008 eta 2011ko datuekin alderatuta.

Lan-giroa eta -ingurunea da garrantzi gehien duen bigarren aldagaia (% 41,4), eta ondoren, lan-ordutegia eta -egutegia (% 38) dira gehien aipatzen direnak. 2013an, mendeko gazte-langabezia handienarekin bat eginez, ezaugarririk baloratuena zen egonkortasuna laugarren posturaino jaitsi da (% 27,6). Lanaren edukiarekiko interesa azken tokian dago (% 14,7).

Azterketak erakusten du gizonek soldata gehiago baloratzen dutela, eta emakumeek, berriz, garrantzi handiagoa ematen dietela lan-giroari eta ordutegiei. Hala ere, bi kasuetan soldata da ezaugarririk garrantzitsuena.

Advertisements