Sonyk PS Vita 2000 aurkeztu du

Sonyk bere kontsola eramangarri eraberritua aurkeztu berri du ‘Pre Tokyo Game 2013’ izeneko hitzaldian eta inork halakorik espero ez zuenean. Kontsola berriak PS Vita 2000 izena du eta hainbat hobekuntza interesgarri aurkeztuko ditu.

Lehenego aldaketa nabaria neurrietan ikus daiteke. Vita 2000 bere aintzindaria baino finagoa eta arinagoa da (15mm-ko lodiera eta 219gr-ko pisua). Gainera, bateria berriei esker 6 orduz jarraian jokatzeko aukera emango du modelo berriak. Beste aldaketa ikusgarria koloreei dagokiona da, izan ere, PS Vita 2000 sei kolore desberdinetan erosi ahal izango da: arrosa, berdea, grisa, horia, urdina eta txuria. Kontsolaren memoriak ere hobera egingo du eta, horrela, 1GB-eko memoria zabalgarria izango du.

Dena den, aldaketa guztiak ez dira onerako izan. Adibidez, PS Vita 2000k duen pantaila LCD izatera pasako da (Vitak OLED pantaila du) eta aurreratu denez, zenbait materialen kalitatea ere baxuagoa izango da.

Vita 2000k ez du aurreko Vita merkatutik aterako nahiz eta modelo berria datorren urriaren 10etik aurrera salgai izan Japonian. Beste herrialdeetara noiz iritsiko den argitu gabe den kontua da. Aditzera eman denez, kontsola berriaren prezioa 144 eurotakoa izango da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.