Donostiako Martutene auzoak Street Art hiri-artisten topaketak hartuko ditu aurten. Martutenek aurreko urteetan topaketa hau hartu duten Loiola eta Altza auzoei hartuko die lekukoa. Topaketak Donostia Kulturak antolatzen duen Donostia Apain egitasmoaren barruan antolatzen dira . Bere xede nagusia da hiriko auzoek duten garrantzia artearen bidez agerian uztea. Edizio bakoitza auzo ezberdin batean antolatzen da.
Egitasmo hau 2019. urtean ospatu zen Olatu Talkaren azken edizioan antolatu zen hiriko artearen topaketarekin hasi zen. Aurtengoa, beraz, hirugarren edizioa izango litzateke. Martutene Apain uztailetik irailera bitartean ospatuko da eta Loiolako Kultur Etxetik koordinatuko da.
Aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak honako hauek izango dira: Udatxo, Stephen Webb, Ione Larrañaga, Lidia Cao, Maialen Arocena, Marina Capdevila, Sortwo eta Pablo Astrain. Aurreko edizioetan bezala, egitasmoaren komisario artistikoek tokiko aholkularien laguntza izango dute. Aurten, lan hori Groseko ArteUpaArte galeriak egingo du.
Kokapen gisa, interes sozial edo hiritarreko guneetan lan egiten saiatuko da berriro, bistakoak edo oso ezagunak direnean: horma pribatu edo publikoak kale mailan, fatxadak, eskailerak, zutabeak, etab.