Ez galdu Talde Guneko aretoetan entseatzeko aukera

Gasteizko musikariek Udalak eskaintzen dizkien aretoak erabiltzeko aukera dute prezio murriztuan

Gasteizko Udalak, Hezkuntza eta Kultura Sailaren bidez, hiriko musikariek Talde Gune entsegu-aretoak erabiltzeko izen-ematea epea zabaldu berri du. Musikariek azaroaren 18ra arte izango dute izena emateko aukera eta azaroaren 28an plazen zozketa egingo da.

Programa lokalen jabe den Talde Gunerekin batera gauzatzen da. Horri esker, hiriko musikariek eskaintzen diren bi entsegu-lokalak erabili ahal dituzte prezio murriztuan, Udalak % 60ko dirulaguntza ematen baitu. Hortaz, entsegu-aretoek prezio ‘sinboliko’ baten truke ahal izango dituzte aretoak: 2 euro orduko bakarlarien kasuan eta 3 euro orduko taldeen kasuan. Eskaintzen diren bi aretoek ekipo tekniko bat dute, eta horietako batek bateria akustiko oso bat.

Talde Gune gutxienez bi kide izan behar dituzten taldeei eta bakarlariei zuzenduta dago. Hala ere, taldeei lehentasuna emango zaie eskura dauden baliabideen erabilera optimizatzeko. Aretoak gutxienez astean 2 orduz erabili ahal izango dira eta talde edo pertsona berak ezingo ditu modu jarraituan 4 orduz baino gehiagoz erabili.

Pasa den urtean 70 musikarik, 15 taldek eta 6 bakarlarik, erabili zituzten Talde Guneko entsegu-aretoak astero. Aretoak erabiltzeko izena eman zuten musikarien batez besteko adina 37 urte izan zen. Horien artean ia heren bat (% 30) emakumeak izan ziren.