Tòfol Martínez Blues Band nagusi Volotea Blues Challenge-an

Bilbao Blues Festival jaialdiaren barruan egin den lehiaketa irabazteak 2025eko European Blues Challenge-an parte hartzeko aukera emango die

Tòfol Martínez Blues Band talde katalanak irabazi du Bilboko Volotea Blues Challegea. Lehiaketa Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbao Blues Festivalaren barruan egin da eta talde irabazleak datorren urtean Spliten (Kroazia) izango den European Blues Challenge lehiaketarako txartela lortu du. Talde irabazlea finalera iritsitako beste hiru taldeei gailendu zaie: Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way eta The Lazy Tones.

Talde irabazlea Tòfol Martínez (ahotsak eta gitarra), Gerard Nieto (ahotsak eta organoa), Cobre (baxua) eta Agustí Borrell (bateria) osatzen dute.