Jada Vine-rekin hazitako ibilbideari jarraituz, Twitterek bere musika aplikazio propioa garatu du: Twitter Music. Momentuz soilik Ios-erako izango da eskuragarri baina laister Androiden ere izango dela iragarri da. Aplikazioak Twitterek dituen 200 milioi erabiltzaileei abestiak eta abeslari/talde desberdinak gomendatuko dizkie Twitteren bertan egiten diren gomendioetan oinarrituta. Musika aplikaziotik bertatik entzun ahal izango da, baina baita iTunes edo SoundCloud bezalako plataformetatik. Era berean, Vevo zerbitzuaren bidez bideoak ikusteko aukera ere izango da. Aplikazioa ahalik eta hoberen funtzionatzeko, Twitter-ek We Are Hunted izeneko startup-a bereganatu du. Startup honek Twitteren bertan zeintzuk diren abestirik arrakastatsuenak antzematen ditu.