Bakioko Txakolinguneak eta Leioako Mendibile Jauregiak Txakomic egitasmoaren bigarren edizioa hartuko dute apirilaren 2tik 10era bitartean. Egitasmo horrek txakolinaren tradizioa eta euskal komikia uztartzen ditu. Horrela, programazioaren barruan, euskal mahastizaintzako tradizioaren eta kulturaren arteko ezkontza proposatzen da, haurrentzako tailerrak, dastatzeak eta ‘marraztutako’ kontzertuak eta ‘showcooking’ ilustratua barne.
Aipatu jarduera horiez guztiez gain, aurtengo edizioa ‘Istorioak Txakolinarekin’ liburuarekin osatuko da. Bi hilean behin Bizkaiko txakolinaren tradizioari buruzko istorio bat argitaratuko da; guztira zazpi istorio izango dira eta abenduan aipatu liburua argitaratuko da. Gainera, Bizkaiko txakolinaren historia jasotzen duen beste liburu bat ere argitaratuko da, kasu horretan komiki formatuan.
Programazioa apirileko lehen asteburuan hasiko da Mendibile Jauregian. Amaiera, berriz, astebete beranduago izango da Bakioko Txakolingunean.
Haurrentzako tailerrak, komikia protagonista izango duten dastaketak, musika eta marrazkiaren arteko fusioa, film laburrak edo ‘showcooking’ ilustratuak bezalako jarduerek osatzen dute aurtengo programazioa. Jarduera horietan parte hartu ahal izateko izena eman behar da web gune honetan: uribe.eu/ms.
Egitasmoa Bakioko Txakolinguneak hartu zuen ‘Komikia’ erakusketan oinarritzen da.