Ondarrutar batek azalduta:
Jaun-andriok, nik aukeratutako berbi “Txortan” da. Erabiltxen dala? Bai, asko, bañe eñ gitxi!
Ondala gitxi entera na nundik datorren “txortan” berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Haurreatxik, han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakimunin oferti hauxe zan: “Short Time”. Hori gure gixonantzako “txortan” zan (ikustezue kostakuk hizkuntza kontun ilustrauk gazela).
Egixe da? Beteasaber, ez segurua, bañe ez esan eztala politxe?
http://sustatu.com/1191484617 estekan duzue informazio gehiago