Iruñeko Gaztediaren Etxeak hasiera eman die “Hamaika plan” programaren udako jarduerei. Ekimen hau abuztuaren 31ra arte luzatuko da, eta egunero arratsaldez, 19:00etatik 20:30era, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera bat proposatuko du. Aurtengoa ‘Hamaika plan’ programaren zortzigarren edizioa da eta hogeita hamar bat jarduera eskainiko ditu, askotarikoak eta doakoak.
Uztailaren 17an, akuarelarekin paisaia espresak egiteko tailerra izango da, eta, ondoren, diadema bat egiteko eskulan saio bat egingo da uztailaren 18an. Astea ostiralean amaituko da, xanpua landare eta olio herbalarekin egiteko tailer batekin.
Jarduerek astelehenetik ostiralera jarraituko dute, jaiegunetan izan ezik, eta eskulanak, diseinu pertsonalizatuak, munduko dantzak, antzerkia, teknologia, kantua eta produktuen elaborazioa barne hartuko dituzte. Jarduera guztiak doakoak eta inklusiboak dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
“Hamaika plan” programaren xede nagusia da Iruñeko gazteei udan aisialdirako eta garapen pertsonalerako aukera eskaintzea. Programa honen helburua Gaztediaren Etxearen jarduerak eta zerbitzuak zabaltzea da, baita gazteak udal baliabideetara erakartzea ere.