Umbra Light jaialdiak Gasteiz argiztatuko du

Gasteizko Umbra Light Festival jaialdiaren IV. edizioa otsailaren 14tik 16ra bitartean egingo da

Gasteizek Umbra Light Festival jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du datorren urteko otsailaren 14tik 16ra bitartean. Aurreko edizioetan bezala, hiriko hainbat gune esanguratsu argiz eta artez beteko dira. Laugarren ediziorako aukeratu den leloa ‘Artea bakea da’ da, argia oinarri duten instalazio eta eskulturen bidez jaialdiak bizikidetza, elkarrizketa eta indarkeria eza sustatu nahi dituelako. Leloa Literaturako azken Nobel saridun Jon Fosse norvegiar dramagileak, Antzerkiaren Munduko Eguna dela-eta idatzitako testuan oinarritzen da.

Hiriko guneak

Jaialdia, nagusiki, erdi aroko hirigunean eta Zabalgunean garatuko da eta argiztatuko diren eraikin esanguratsuen artean jada honako hauek konformatuta daude: San Pedro eliza, Foruen plaza eta BIBAT museoa. Programazioaren % 80 inguru jada itxita dagoela iragarri da, baina antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdia hiriko beste auzo batzuetara eramateko aukera aztertzen ari dira, hala nola San Martín eta Koroatze auzoetara.

Jaialdiak oso harrera ona izan du artisten artean. Horrela udan egin zen call for artist deialdian 284 artistak aurkeztu zituzten beren proposamenak. Pasa den urtean 226 artistak hartu zuten parte.