Ainhoa Jaurrieta “Efectos de la precariedad laboral sobre las trayectorias vitales juveniles” lanarekin eta Lucía Oscoz “Educación emocional a través de actividades de orientación en el medio natural, expresión corporal y mindfulness, utilizando la metodología de aprendizaje cooperativo en los alumnos del Instituto de Larraintzar” lanarekin izan dira Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen dituen Nafarroako gazteriaren arloko unibertsitate ikasketen amaierako lan onenen irabazleak. Jaurrietak Gradu Amaierako Lan onenaren saria irabazi du eta Oscozek, berriz, Master Amaierako Lan onenaren saria. Bakoitzak 1.500 euroko saria jaso du. Graduko Amaierako Lan onenen atalean, gainera, Xabier Lópezek akzesita (500 euro) irabazi du “Método comunitario de intervención para asociaciones juveniles” lanari esker. Master Amaierako Lanen atalean, berriz, akzesita Elena Echávarrirentzat izan da “Educación STEM y estereotipos de género: análisis de la visión del profesorado” lanagatik.
Bigarren edizioa
2022koa sari hauen bigarren edizioa izan da eta guztira 15 lan aurkeztu dira. Deialdi berri hau gazteriari eragiten dioten azterketen eta ikerketen sustapena bultzatzen jarraitzeko asmoz berreskuratu da. Ikerketa aberasteko, deialdiak jakintza esparru ezberdinak dakartza, besteak beste, soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, zuzenbidea, gizarte lana edo komunikazioa, betiere 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategian definitzen diren Egiturazko edota Zeharkako Ardatzetan jasotako esparruetako batzuekin lotuta egotea zainduz.
Partaidetza eskakizunen arabera, lanak Nafarroan erroldatutako pertsonek garatu behar zituzten, bere ikasketak zein unibertsitatetan egin dituzten alde batera utzita. Era berean, lanen puntuazioek zortzi edo kalifikazio handiago bat lortu beharko zuketen, 2020/2021 edo 2021/2022 ikasturte akademikoetan zehar defendatuak izateaz gainera.