UPV/EHUk irabazi du XI. Euskarazko Eztabaida Txapelketa

UPV/EHUk taldekako zein bakarkako lehiaketak irabazi ditu azaroaren 29an Eusko Legebiltzarrean egindako saioan

UPV/EHU izan da IX. Euskarazko Eztabaida Txapelketaren irabazle nagusia. Pasa den azaroaren 29an Eusko Legebiltzarrean ospatu zen txapelketan Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek parte hartu zuten eta EHUk taldekako zein banakako lehiaketak irabaztea lortu zuen.

Talde garailea Joana Moso UrkiakLegebiltzarra, Nafarroako parlamentua,, Martina Villate Martinezek, Enara Gaines Añorgak eta Aritz Piris Postigok osatu zuten. Banakako txapelketa, berriz, Eneko Rosado Arenosak irabazi zuen.

Euskarazko Eztabaida Txapelketa

Lehiakideek gaurkotasun handiko gai baten inguruan eztabaidatu behar izan zuten: “Aurrerapen teknologikoak ingurumen arazoak konpontzeko gai izango al dira?”.  

Hiru taldeetako lagunek aldeko aurkako arrazoiak eman behar izan zituzten denbora tarte mugatu batean. Aldeko zein kontrako jarrerak azaltzeko txandak 3 minutukoak ziren, eta horiei erantzutekoak 5 minutukoak. Ondorioak aurkezteko, berriz, beste 3 minutu izan zituzten.

Bakarkako diskurtsoen gaia, ostera, honako hau izan da: Euskal Kulturaren transmisioa.

Euskarazko Eztabaida Txapelketa UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Erretoreordetzak antolatzen du, Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren laguntzarekin. Finalaren egoitza Gasteizeko Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Parlamentuaren artean txandakatzen da.

Advertisements