Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateko ikasleek aukerako 12 kreditu lortzeko aukera dute borondatezko praktikak eginez. Praktika horiek Filologiako, Euskal Ikasketetako, Ingelesezko Ikasketetako, Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduetako, Master edo Erasmus programetako ikasleei irekita daude.
Lan nagusia 16 eta 35 urte bitarteko gazteekin hizkuntza batean edo gehiagotan elkarrizketa saioak dinamizatzea da. Ikasle boluntarioak arduratuko dira saioen programazioaz, dinamizazioaz eta jarraipenaz. Prestatu beharreko jarduerak eztabaidak eta jolasak dira, besteak beste.
2024-2025 ikasturterako, praktika horietarako eskuragarri dauden hizkuntzak ingelesa, frantsesa, alemana, euskara eta gaztelania dira. Interesatuek Hizkuntza Klubaren web orrian eskuratu dezakete informazio gehiago.
Hizkuntza Kluba 2024ko urriaren 14tik 2025eko martxoaren 28ra arte egongo da martxan, eta luzatzeko aukera egongo da ikaslea eta taldea ados badaude. Ikaslearen eta Hizkuntza Klubaren beharrak batera ebaluatuko dira, praktikaren ordutegia eta iraupena egokitzeko, komeni denaren arabera.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 945 16 13 30 telefonora edo idatzi coordinaomij@vitoria-gasteiz.org helbidera.