Bizitzan badira larriki ordaintzen diren akatsak edo deskuiduak. Liverpoolen bizi den Neil McArdle-i jazotakoa honen adibide garbia dugu. McArdle ezkontzekoa zen bere bikotekidearekin baina ezkontzaren egunean izapide guztiak egiteke zituela eta epaitegian hitzordua hartu gabe zuela ohartu zen. Hankasartze horren aurrean, 36 urteko britaniar honek telefono kabina batean sartu eta poliziari deitu zion Liverpooleko epaitegian bonba bat zegoela abisatzeko eta eraikinan ziren guztiak irtenarazi behar zituztela esateko. Poliziak hala egin zuen eta McArdlek lasai arnas egin ahal izan zuen. Baina bere zoritxarrerako poliziak ikerketa ireki eta gertatutakoaz jabetu ondoren McArdle atxilotu zuen. Komisaldegian gizonak egindakoa onartu zuen, antza denez, bere neska laguna ezkontzarekin obsesionatuta baitzegoen. Epaileak urtebeteko gartzela zigorra ezarrio dio bonba abisu faltsua egiteagatik.