Europar Batasunak hamarkada bat baino gehiago darama lanean kargagailu komun bakarraren eredua ezartzeko. Eta antza denez, lan hori guztia 2024. urteko abenduaren 28an gauzatuko da. Izan ere, ezagutzera eman denez, aipatu data horretatik aurrera, nahitaezkoa izango da gailu guztiek C motako USB ataka bat izatea kable bidezko kargarako.
Gailu guztietan
Hortaz, orain arte marka edo ekoizle bakoitzak erabiltzen zituzten kargagailuak desagertuko dira, hala nola, Applek erabiltzen zuen Lightning delakoa. Europako araudi horrek USB-C ataka izan beharko duten kontsumoko elektronikako gailu gehienei eragiten die. USB-C ataka mugikorretan, tabletetan, kamera digitaletan, entzungailuetan (headset, headphone eta earbuds), kontsola eramangarrietan, bozgorailu eramangarrietan, liburu elektronikoen irakurgailuetan, teklatuetan, saguetan eta nabigazio-sistema eramangarrietan aplikatuko da. Araudiak zehazten duenez, USB-C atakak derrigorrezgoak izango dira 2024. urteko abenduaren 28tik aurrera. Gainera, karga 15W baino handiagoa bada, USB Power Delivery (USB PD) delakoa ere inplementatu beharko dute.
2026ko apirilaren 28tik aurrera ordenagailu eramangarrietan ere derrigorrezkoa izan da.