Gasteizko XtraKlub gazteentzako aisialdi programak udazken-neguko jardueretan izena emateko epea ireki du. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, programa honek aisialdirako eta entretenimendurako hamaika aukera eskainiko ditu azaroa eta abendua bitartean, 230 plazarekin.
Urriaren 20tik aurrera, programazio berriak eskainiko dituen jardueretan izen emateko aukera dago. Proposamenen artean daude errealitate birtualaren mundua arakatzeko aukera, ihes gela batean parte hartzea, zirku tailer batean sartzea, Bilbora bisita bat egitea, Iparraldeko Gabonetako merkatuetara txango bat egitea eta naturan hainbat asteburu esperimentatzea.
Jarduera horietako batzuk 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat baino ez dira izango eta gehienak, berriz, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Udazken-neguko denboraldi honetan, gazte bakoitzak gehienez lau jardueratan parte hartu ahal izango du.
XtraKlub programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, juventudtl1@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bidez edo 945 16 16 16 (6512 luzapena) telefono zenbakira dei daiteke.