Zabalik da FBZren 35. astean izena emateko epea

Film luze zein laburren kasuan lanak aurkezteko epea abuztuaren 19an amaituko da, baina lanak igotzeko plataformak desberdinak izango dira

Zabalik da urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean izena emateko epea. Aurtengo edizioan parte hartu nahi duten film labur zein luzeek izena eman ahal izango dute abuztuaren 19ra arte.

Film laburren kasuan izen emateak Short Film Depot plataformaren bidez bakarrik egin ahal izango dira. Aurkezten diren lan guztien artean Hautaketa Batzordeak zinemaldian lehiatuko diren lanak aukeratuko ditu. Film laurrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte aukeratuak izan ahal izateko: 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izatea, gehienez 20 minutuko iraupena izatea eta fantasiazko edo beldurrezko gai bat izatea. Hautatuak diren film laburrek honako atal hauetan lehiatu ahal izango dute:

  • Nazioarteko Film Labur Onenaren Saria
  • Espainiako Film Labur Onenaren Saria
  • Animaziozko Film Labur Onenaren Saria

Film luzeen kasuan izen-emateak MoviBeta plataformaren bidez bakarrik egin ahal izango dira. Film luzeek film laburrei eskatzen zaizkien ezaugarri berberak eskatuko zaizkie, bian iraupena 30 minututik gorakoa izan beharko du.