Robot baten antzera dantzatzera behartu zuten lan elkarrizketa batean
BBCk aditzera eman duenez, 21 urteko gazte batek elektronika gailuak saltzen dituen supermerkatu bat salatu du lan elkarrizketan bere ezagutzak edo esperientziaren inguruan galdetu beharrean ‘Daft Punk’ taldearen doinuak jarraituz robot baten antzera dantzatzeko eskatu ziotelako.
Alan Bacon gazteak ikusentzunezko ikasketak burutu ditu Galeseko Unibertsitatean eta lana aurkitu ezinik Currys izeneko elektronika supermerkatuan lana eskatzea erabaki zuen eta baita astebetez elkarrizketa prestatu ere.
Baconek salatu duenez, lanposturako ziren hautagai guztiak bi taldetan banatu zituzten eta, ondoren, bakoitza talde osoaren aurrean dantza egitera behartu zuten hautatzaileek.
Enpresak barkamena eskatu eta hautagai guztiak elkarrizketa berri batera deituko dituela azaldu du. Antza denez, dantzarena taldeka egiten den praktika bat omen dela argudiatu dute.