Urtarrilaren 31an amaituko da Gazteen Euskal Behatokiak antolatu duen ‘Bullying eta Ciberbullyingaren inguruko tailerra: kasu praktikoak’ tailerrean izena emateko epea. Ohi bezala, tailerra Bilbon eta Donostian eskainiko da. Zehazki, Bilbon otsailaren 14an, 21ean eta 28an eskainiko da Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan. Donostian, berriz, Anoetan den Gazte Elkartegintzarako bulegoan izango da otsailaren 16an, 22an eta 29an. Tailerra osasun- eta hezkuntza-psikologo, trauma terapeuta sistemiko, bitartekari eta hezitzaile Saioa Magunazelaiak eta psikologo psikoterapeuta, bitartekari eta hezitzaile Sara Gonzálezek irakatsiko dute.
Jazarpena
Ikastaroaren helburu orokorra da hezkuntza-eragileei bullying eta ziberbullying kasuak goiz hautemateko beharrezkoak diren tresnak eta estrategiak ematea. Gainera, inplikatutako pertsona guztiekin esku-hartze arin eta eraginkorrak egiteko gakoak ematea ere du helburu.
Tailerraren berariazko helburu espezifikoen artean daude, besteak beste, bullying- eta ziberbullying-fenomenoa ulertzea, goiz detektatzeko jarraibideak identifikatzea, lankideen arteko tratu txarrak prebenitzeko proposamenak egitea, eta biktimentzako, erasotzaileentzako eta ikusleentzako funtsezko mezuak definitzea.
Saioetan Pikas metodoaren praktikak eta benetako bullying- eta ziberbullying-kasuetan egindako esku-hartzeen azterketa xehatua egingo dira, hobetzeko proposamenak aintzat hartzeko helburuarekin.
Tailerrak plaza mugatuak ditu, 20 pertsona edizio bakoitzerako. Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da eta interesdunek Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean izena emateko inprimakia bete behar dute.
Ikastaroa doakoa da, eta bereziki gazteekin lan egiten duten horiei zuzenduta dago.
Informazio gehiago nahi izanez gero eta izena eman nahi izanez gero, jo Gazteen Euskal Behatokira gaztebehatokia@euskadi.eus helbide elektronikora edo deitu 94 4031645 zenbakira.