Zer erabakitzen du zure botoak?

Europako Parlamenturako hauteskundeak

Ekainean, Europar Batasuneko herritarrok hautestontzietara deituta gaude Europako Parlamentua osatuko duten 720 parlamentariak aukeratzeko. Eurodiputatuek, Estatu kideetako gobernuen ordezkariekin batera, ia 450 milioi europar biztanle ordezkatzen dituzte eta gure gizartearentzat funtsekoak diren hainbat alderdiei buruzko legeak onartzen dituzte.

Parlementuak hainbat funtzioen artean, Europar Batasunaren aurrekontua onartu eta Europako Batzordeko lehendakaria aukeratu eta bere komisarioak onartzen ditu. Europako Parlamenturako hauteskundeak bost urtean behin egiten dira; azkenak 2019. urteko maiatzean izan ziren.

Zer da Europako Parlamentua? 

Europako Parlamentua da zuzeneko sufragioz aukeratutako munduko parlamentu-batzar multinazional bakarra. Europako Parlamentuko diputatuek Europar Batasuneko herritarren interesak ordezkatzen dituzte Europa mailan.

Zenbat Eurodiputatu aukeratzen dira? 

2024an, Europako Parlamenturako 720 diputatu aukeratuko dira, aurreko hauteskundeetan baino 15 gehiago. Oro har, diputatuen kopurua hauteskunde bakoitzaren aurretik erabakitzen da. Guztizko kopurua ezin da izan presidentea gehi 750 baino handiagoa. Gaur egun 705 eurodiputatu daude. 

Zer alde dago Europako Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Europako Batzordearen artean? 

Europako Batzordea EBko botere betearazlea da, eta Europar Batasuneko legeria eta eguneroko funtzionamendua proposatzeaz eta aplikatzeaz arduratzen da. Europako Parlamentuak, EBko herritarren interesak ordezkatzen dituenak, eta Kontseilu Europarrak, herrialdeen interesak ordezkatzen dituenak, Batzordearen proposamenak egiten dituzte eta, horiekin ados badaude, onartu egiten dituzte.


Zein botere ditu Europako Parlamentuak?

Eurodiputatuek, Europar Batasuna osatzen duten Estatuen gobernuen ordezkariekin batera, Europar Batasunaren bizitzaren ia alderdi guztietan eragiten dituzten lege berriak egin eta onartzen dituzte: ekonomia laguntzetatik eta pobreziaren aurkako borrokatik hasi, eta klima-aldaketaraino eta segurtasuneraino.

Eurodiputatuek gai politiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak lantzen dituzte eta Europar Batasuneren baloreak defendatzen dituzte: giza eskubideen errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna eta Zuzenbidearen Estatua.

Gainera, Parlamentuak Europar Batasunaren aurrekontua ere onartu behar du eta diru hori guztia nola erabiltzen den kontrolatzen du. Europako Batzordeko presidentea ere aukeratzen du, komisarioak izendatzen ditu (elkargo gisa) eta kontu ematera behartzen ditu.

Europako Parlamentuak guztioi eragiten dizkiguten legeak onartzen ditu: herrialde handiei eta erkidego txikiei, enpresa boteretsuei eta hasi berriak diren enpresa txikiei, mundu mailan zein toki-mailan.  

Europar Batasuneko legediak pertsonen lehentasun gehienak jorratzen ditu: ingurumena, segurtasuna, migrazioa, gizarte-politikak, kontsumitzaileen eskubideak, ekonomia, zuzenbide-estatua eta beste asko. Gaur egun, gai nazional garrantzitsu guztiek ere dimentsio europarra dute.


Klima-aldaketa

Europako Parlamentuak Europako Itun Berdea onartu zuen. Horren baitan, 2030erako berotegi-efektuko gasen emisioak % 55 murrizteko helburua ezartzen du, eta 2050erako emisio garbiak zerora murriztera behartzen du juridikoki EB. 

  • 2050. urterako klimatikoki neutroa den lehen kontinentea. 
  • Berotegi-efektuko gasen isuriak gutxienez % 55 murriztea hemendik 2030era, 1990eko mailekin alderatuta.
  • 3.000 milioi zuhaitz landatu nahi dira Europar Batasunean hemendik 2030era bitartean

Amatasun eta aitatasun-baimenak

2019an, EBk arau berriak onartu zituen lan-baldintza malguagoak sortzeko, gizonek aitatasun-baja eskatzeko pizgarriak bultzatzeko eta emakumeen enplegu-tasa sustatzeko.

Emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak

2019an, EBk arau berriak onartu zituen lan-baldintza malguagoak sortzeko, gizonek aitatasun-baja eskatzeko pizgarriak bultzatzeko eta emakumeen enplegu-tasa sustatzeko.

Emakume gehiago zientzian eta IKTetan

Europako Parlamentuak EBko herrialdeei eskatu die informazio- eta komunikazio-teknologien sektoreetan emakumeen erabateko integrazioa bermatzeko neurriak ezar ditzatela.

Generoaren araberako soldata-arrakala

2019an, EBk arau berriak onartu zituen lan-baldintza malguagoak sortzeko, gizonek aitatasun-baja eskatzeko pizgarriak bultzatzeko eta emakumeen enplegu-tasa sustatzeko.


Konponketarako eskubidea

Europako Parlamentuak konponketarako eskubideari buruzko arau berriak onartu ditu, kontsumo jasangarriagoa sustatzeko helburuarekin, ondasun akastunen konponketa errazteko, hondakinak murrizteko eta konponketaren sektoreari laguntzeko asmoz.

Kargadore komuna

Legebiltzarrak hainbat neurri onartu zituen hondakinak murrizteko eta ekonomia zirkularreko eredu bat sustatzeko, non lehengaiak eta ekoitzitakoak berrerabili eta birziklatu egingo diren. Horren barruan sartzen da C motako USBa karga-estandar komun bihurtzea gailu elektroniko txikietarako 2024aren amaierarako. Horrek karga errazten die kontsumitzaileei eta kostuak merkatzen ditu.

Kotxe jasangarriagoak

2035etik aurrera EBko merkatuan saltzen diren auto eta furgoneta berri guztiek ez dituzte CO2 isuririk izan behar. Helburua da errepide bidezko garraioaren sektorea klimarako kaltegarria ez izatea.


Susperraldi ekonomikoa eta ekonomia digitala

Eurodiputatuek Susperraldi eta Erresilentzia Mekanismoak ezartzen dituen arauak onartu zituzten. Plan horrek covid-19aren pandemiaren ondorioei aurre egitea zuen helburu eta 750.000 milioi euroko aurrekontua du. Eskala handiko laguntza eskaintzen die EBko herrialdeei pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko, eta EBko ekonomiak etorkizun iraunkor eta digital baterako prestatzeko beharrezkoak diren inbertsio eta erreformetarako.

Susperraldi eta Erresilentzia Mekanismoa:
  • Trantsizio berdea
  • Eraldaketa digitala
  • Hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratzailea
  • Gizarte- eta lurralde-kohesioa 
  • Erresilentziaren sustapena eta etor daitezkeen bestelako krisietarako prestakuntza
  • Hurrengo belaunaldirako politikak, hezkuntza eta gaitasunak barne.
Ekonomia digitala

Eurodiputatuek historikoa den araudi digital bat onartu dute lineako ingurune seguruago, zuzenago eta gardenago bat sortzeko.  

Merkatu Digitalen Legearen xedea da enpresa digital guztientzako baldintza-berdintasun egoera bat bermatzea, haien tamaina edozein dela ere. Araudiak erregela argiak ezartzen dizkie plataforma handiei zuzenak ez diren baldintzak ezar ez ditzaten, ez lehiakideei, ez kontsumitzaileei dagokienez.

Zerbitzu Digitalen Legeak, berriz, kontrol handiagoa ematen die erabiltzaileei Interneten ikusten dutenaren gainean. Orain, erabiltzaileei zergatik gomendatzen zaizkien eduki zehatz batzuk azalduko zaie. Sare sozialek ere online desinformazioari aurre egin beharko diote eta legalak ez diren edukiak ezabatu beharko dituzte. 


Adimen Artifizialaren Legea

Pasa den martxoaren 13an onartu zen Adimen Artifizialaren Legea munduan den mota horretako lehen erregulazio integrala da. Lege berriaren xedea da segurtasuna eta oinarrizko eskubideen errespetua bermatzea, eta, aldi berean, sektorean berrikuntza bultzatzea.

Gainera, AA sistemek, automatizazioaren ordez,  gizaki baten ikuskapena izan beharko dute kaltegarriak izan daitezkeen emaitzak saihesteko.

Legeak bi helburu garbi ditu:

  • Europar Batasunean erabiltzen diren eta Europako merkatuan sartzen diren adimen artifizialeko sistemak seguruak direla eta herritarren eskubideak errespetatzen dituztela bermatzea.
  • AAren esparruan inbertsioa eta berrikuntza sustatzea Europan.
Arau ezberdinak arrisku-maila ezberdinetarako

Araudi berriak AA sistemak lau arrisku-kategoriatan sailkatzen ditu, pertsonei edo gizarteari kalteak eragiteko duten ahalmenaren arabera. Lau maila horiek honako hauek dira: 

1. Arrisku onartezina. Pertsonentzako mehatxutzat jotzen direnak dira, eta debekatu egingo dira. Barne hartzen ditu giza emozioak edo portaera zuzenean manipulatzen dituzten AA sistemak, hala nola puntuazio sozialeko sistemak, zaintza intrusiborako neuroteknologia erabiltzen dutenak eta identifikazio biometrikoko sistemak.

2. Arrisku altua. Segurtasunean edo oinarrizko eskubideetan eragin negatiboa duten AA sistemak dira. Barne hartzen ditu langileak hautatzeko, kreditu-erabakiak hartzeko, trafikoa kudeatzeko edo arreta medikoa emateko erabiltzen diren AAko sistemak. Arrisku handiko sistemak merkaturatu aurretik eta bizi-zikloan zehar ebaluatuko dira.

3. Arrisku mugatua. Maila honek barne hartzen ditu IA erabiltzean gardentasunik ez izateari lotutako arriskuak. Adibidez, chatbotek modu gardenean adierazi beharko dute chatbot bat direla. Era berean, hornitzaileek bermatu beharko dute AAk sortutako edukia identifikagarria dela.

4. Gutxieneko arriskua. AAren Legeak aukera ematen du arrisku minimoko IA doan erabiltzeko. Horren barruan sartzen dira AArako gaitutako bideojokoak edo spam-iragazkiak. Gaur egun EBn erabiltzen diren AA sistema gehienak kategoria horretan sartzen dira.


Laguntzen du